XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama euskerari azken agurrak len-sariz omendua.

XX'garren mendea.

1882'an asia dugu aurki euskerari aurrerapen galanta eman zion piztu-bearra.

Ta indar-ezartze au nundik norakoa dan jakin nai izan ezkero, Abando'ra jo bear; an dugu gizon bat zaintsu ta bizia, Arana-Goiri tar Sabin zeritzana.

Onen al ta eskuarteari mila, esker, goiz-eguzkiaren erraiñu antzera, Euskalerriko zokorik ezkutuenetara elduko da arako bero ixil biguna.

Etzuen asko idatzi idazle bezela, baiña ark idatzia ez dezagun narda.

Entzun Orixe jaunari: .

Berein gauza zebiltzan esku tarte ta gaitz orotan gaiñeko irtetea.

Euskerari buruz bazuan gar berezi bat: zeuzkan lizun, erdoi ta apakiñak xautu ta soiñeko dirdaitsuz jantzi.

Iritxi ote? Osorik ez-ta ere, naikoa bai.

Itz lauz ta olerkiz saia zan ortarako.

Bere neurtitzak asmo ta arnasa aundikoak ditugu.

Eleizalde euskaltzaindikoak argitaldu zituan, 4 ereserki, 8 ilots eta 18 abestitan banandurik; aren itzaurrean onela mintzo da:

Onek ezarritako suak piztuta, zenbat, jaiki zirean gero!

Zingira baketsuara zotz naiz arri bat jaurtzen baldin ba'duzu, ango urak oro nasi ta ikara dagite bat-batez.

Olatsu gure elertian ere; igi-bizkortze bizi bat sortu zan, onera-naia, leia zuzpergarri bat; ta argia eguzkiari bezela, abandotar ari zor diogu obera-bear orren astapen eragilea.

Orduan azaldu zazkigun or-emenka gure ele zarrari adore berezia ar-erazi ziotenak; eta, jakiña, olerki-sailekoak etziran atzenengo; beti ere, esan dugunez, oek bai-dira izkuntza berpiztu dutenak, geienetan beintzat.

Aldi berean ager zazkigun, lenak itzali arren, aldizkari berri indardunak: , Bizkaia'n bakarrik.

Eta guzti oietan? egia aitor dezagun idazle bikaiñak ziran bai itz lauz bai olerkiz ziardutenak.

Olerki-sailekoak baiño ez aitatzeko.

J. M. Etxeita, ainbat ele-ederren jaube; Zamarripa apaiza, geroago euskaltzaindikoa, ainitz bidar sariztatua, bertso-batzaldietan; Aizkibel'dar Bingen'ek bere Urretxindorra (Bilbao, 1918), olerki-sorta polita damagu, garai artakorik onenak, apika; Dabid erregearen eresi mordoa euskeraldu zizun Aita Arriandiaga'k; J. Arregi'k, Heine'ren olerkiak; Etxebarri, Altuna, Arrue, Gailastegi, Errazti ta abar, errikanta ta seaskazkoetan jardunak dira: Bustintza, gure Kirikiño, jatorrak ere ba-dauzka bereak; ezin kon-ala Enbeita anaiak egin zituztenak; Gabirel Manterola idazle azkarrak bere Goi-izpiak (Zornotza, 1924) argitara eman zizkizun; baita Maruri abak ere bi liburu oso txanbeliñak: Biotza abeslari ta Lilitxingar (Tolosa, 1928).

Ta gero, Euskaltzaleak bazkunak bultz eraginda geien bat, izarrak bezin ugari ditugu olerkariak, eta askotxo bikain-kikaiñak, Urkiaga, Lontzi Aba, Erkiaga, Onaindia, Zidorra, Erletxue, Batiz, Atutxa, Muniategi, Goiria, J. Manterola, Gerrika-Etxebarria, Aurraitz, Artega, Mañariko, t. a.

Gipuzkoarrak beren aldetik etzebiltzan iñolaz ere zabar ta nagi: E. Arrese olerkari jatorrak gizaldiaren asiera-izpiakin batean atera zuan bere len-olerki-liburu Nere bidean (Tolosa, 1912); aurkezpenean onela dio.